Azpeitiarrak nagusi Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan

Uztarria.eus 2013ko mar. 19a, 12:21

Pasa den zapatuan jokatu zen Zarauzko Ikurrina, Zurekin Ostalarien Elkarteak antolatutako mus txapelketa. Iña eta Joxean Muno azpeitiar anaiek osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa, eta Ibai Esoain eta Jon Ubegun sailkatu ziren bigarren postuan. Otzarreta jatetxean jokatu zuten finala, eta ikusmina piztu zuen.

Azpeitiarrek 6.000 euro jaso zituzten, eta sariak banatu ostean beste norgehiagoka bat jokatu zuten 49 bikotek. Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan 108 bikotek hartu dute parte txapelketan.