Oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkartekoek

Uztarria.eus 2013ko mar. 14a, 11:29

25 ikasleko taldea osatuko da, eta izena ematen duten lehenengo hamabost ikasleek izango dutela lehentasuna gaineratu dute argazki elkartekoek.

Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du, hirugarrenez. Apirileko lehenengo astean hasiko dituzte saioak, 20 orduko ikastaroa izango da, eta 60 euro ordaindu beharko dituzte izena ematen dutenek. Antolatzaileek adierazi dutenez, saioen ordutegia-eta lehenengo saioan adostuko dituzte bertaratzen direnek.

25 ikasleko taldea osatuko da, eta izena ematen duten lehenengo hamabost ikasleek izango dutela lehentasuna gaineratu dute argazki elkartekoek. Inskripzioa azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera idatzita egin behar da.

---

Argazki Elkartea. Sorrera: 1984. / azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com / Argazkiaren arloan Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da Azpeitikoa. Bere ibilbidean hainbat ekitaldi antolatu du: rallyak, lehiaketak, ikastaroak. / azpeitikoargazkielkartea.com / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak