Martxoko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko mar. 12a, 18:21

Eduki osoa irakur daiteke PDF formatuan, hemen.

Martxoaren 1etik bazkide eta harpidedunen etxeetara banatu ondoren, Uztarria  herri aldizkariaren 2013ko martxoko zenbakia webgune honetan ere irakur daiteke jada. Eduki osoa ikus daiteke PDF formatuan, hemen.

Besteak beste, familia eredu berrien gaineko erreportaje zabala, Loren Azkue eta Josu Diez motorzaleekin egindako beste bat, eta Kasik musika taldearen bigarren diskoaren grabazioan ateratako argazkiekin osatutako Klik-a dakartza Uztarria aldizkariaren 148. zenbakiak.

Martxoko aldizkarian, Andoni Salegiren Otsobeltz-i lekukoa hartu dio Enok Sudupe marrazkilariak. Salegik ia hamabi urte egin ditu Uztarria aldizkarian kolaboratzen, bi alditan: aldizkariaren sorreratik (1999ko azaroa) 2003ko uztaila arte aurrena, eta 2004tik urte honen hasiera arte ondoren.

Iritzien atalean, Haizea Etxeberriak lehen ekarpena egin du zine kritikaren tarte berrian. Harekin batera, Hodei Mendinuetak, Nagore Illarramendik, Txetxu Urbietak, Aitor Gorrotxategik, Amagoia Aizpuruk, Miren Alcedok, Eñaut Frantzesenak, Aiora Olaizola, Ihintza Elustondo eta Amets Cañizares hirukoak eta Miel Anjel Elustondok idatzitakoak.