Mugi txartelaz informazio gunea

Uztarria.eus 2013ko mar. 12a, 11:30

Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzak, Mugi txartel berriaren inguruko informazio gunea jarri du gaur, asteartea, Azpeitian. Egun osoan udaletxeko arkupetan izango dira; goizean, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara.

Mugi txartela egiteko aukerarik ez dago gune horretan, baina txartela egin aurretik bete behar den orria osatzeko laguntza eskaintzen ari dira bertan. Mugi txartela kioskoetan nahiz establezimendu publikoetan egin daiteke.

Informazio gehiago hemen.