Azpeitiko inauterietako sokamuturraren argazki lehiaketak baditu irabazleak

Uztarria.eus 2013ko mar. 8a, 12:52

Iazko gisan, Juan Mari Amenabar Otola-k irabazi du lehen saria, eta Valen Garcia izan da bigarrena. Hirugarren saria, Carlos de Cosek jasoko du. Sari banaketa ekitaldia hilaren 16an izango da, 12:00etatik aurrera, Betharrametan.

Aurtengo Azpeitiko inauterietako sokamuturraren inguruko XXXIV. Imanol Elias Argazki Lehiaketako argazkilari saridunak jakinarazi ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak. Iazko moduan, lehen saria, Juan Mari Amenabar Otola-k irabazi du. Bigarrena, Valen Garcia izan da, eta Carlos de Cos hirugarrena. Laugarrena, Alberto Belokik irabazi du; eta, Alex Berasategi izan da bosgarrena.

Karnabal giroko argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria, berriz, Alex Berasategik irabazi du. Sari banaketa eta aurkeztutako argazkien erakusketaren irekiera martxoaren 16an da, 12:00etan, Betharrameko erakus aretoan.