Iñaki Errazkin Europako Parlamentuan, Gipuzkoako Hondakinen Plana azaltzen

AitorZinkunegi 2013ko mar. 7a, 12:53
Iñaki Errazkin, Europako Parlamentuan, Gipuzkoako Hondakinen Plana azaltzen ari da.\ \ Besteak beste, honakoak esan ditu: \"Gipuzkoan hondakinen arazoa konpontzeko super-heroiak ditugu: eta horiek herritar sentsibilizatuak dira\". Eta nik gehitu nahi diot, Azpeitian ere herritarren jarrera txapela kentzekoa izaten ari dela.\ \ Geroago, hau ere esan du: \"Egoskorrak garelako geure hizkuntza mantendu dugu euskaldunok; honetan egoskorrak izanda helburua lortuko dugu\". Nahiz eta grazia egin didan ateraldiak, Iñakik eta zero zabor bidea urratzen ari garenok badakigu, helburua lortuko dugula, baina arrazoia dugulako.\ Gipuzkoako Foru Aldundia, bere Twitter-eko kontuan, @GFA_berri, ari da jarraipena egiten, merezi du irakurtzea.