Burdinbidearen Euskal Museoko beharginek "laneko tratu txarrak" jasotzen dituztela salatu du ELAk

Uztarria.eus 2013ko mar. 5a, 12:54
Trenaren Museoko harrera.

Egoera salatzeko ostegunean, museoaren ondoan, elkarretaratzea deitu du sindikatuak.

Burdinbidearen Euskal Museoko beharginek "laneko tratu txarrak" jasotzen dituztela salatu du ELA sindikatuak. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari eskatu dio "berehala esku-hartzeko".

ELAk esan duenez, "museoko zuzendaritzaren tratu txarren zantzuetako bat da lehengo arduraduna museoko bulegoetatik urrun, gela txiki batean, berkokatuta egotea". Bestalde, "bezeroen arreta zerbitzuaren gunean kamerak jarri izana" ere salatu du sindikatuak.

ELAk gaineratu du, "Euskotreneko langileak Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioan sartzeak museoko langileen lan-baldintzak okertzea eragin duela, eta Euskotrenen esku zeudeneko ospea galdu duela museoak".

Egoera salatzeko ostegunean, museoaren ondoan, elkarretaratzea deitu du ELAk.