'El Cuerpo', 'Hitchcoock' eta 'Blackie & Kanuto' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2013ko mar. 1a, 10:00

Bihar, zapatua hasi eta asteartea bitartean sei film emanaldi izango dira Soreasu antzokian.

Zapatutik asteartera bitartean hiru film, El Cuerpo, Hitchcoock eta Blackie & Kanuto, izango dira ikusgai Soreasu antzokian.

Bihar, zapatua, El Cuerpo emango dute 19:30ean hasita, eta ondoren, 22:00etan, Hitchoock izango da ikusgai. Igandean, 16:30ean, gaztetxoentzako Blackie & Kanuto eskainiko dute. Gero, 19:30ean, Hitchcoock ikusi ahal izango da. Astelehenean, berriz, El Cuerpo filma emango dute, 21:30ean hasita, eta azken emanaldia asteartean izango da, 19:00etatik aurrera, eta Hitchcoock ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek.    

El Cuerpo eta Hitchcook hamabi urtetik gorako ikusleei daude zuzenduta. Aldiz, Blackie & Kanuto adin guztientzako ikusleentzako da.