Esker ona azaldu dute Zuola baserriko bizilagunek

Uztarria.eus 2013ko ots. 25a, 12:46
Luiziak harrapatu zuen Zuola baserria gaur, zurituta.

Joan den urtarrilaren 16an luizi batek harrapatu zuen Urrestillako Zuola baserria, eta bertako bizilagunek eskerrak eman dizkiete "laguntza eta elkartasuna" adierazi dietenei.

Joan den urtarrilaren 16an luizi batek harrapatu zuen Urrestillako Zuola baserria, eta hango bizilagunek, Bikendi Odriozola eta Sarasua Bikendi sendiek, eskerrak eman nahi izan dituzte: "Esker ona azaldu nahi diegu Urrestillako herritar guztiei, hala nola Azpeitiko eta Urola bailarakoei eta, halaber, Azpeitiko alkatea buru, hain jarrera arretatsua eta elkartasunezkoa adierazi diguten erakundetako ordezkari politikoei eta laguntza teknikoa eta elkartasuna eskaini zuten herriko talde eta enpresei. Zer esanik ez hain erantzun azkarra eman duten aseguru konpainiari eta horien kontsorzioari".

Zuolako familiek azaldu dutenez, "ez dugu nahi inork guk bizitako egoera edo antzekorik bizitzerik, eta antzeko arazoak edo estuasunak biziko dituzten guztiei izan dugun elkartasuna eta
maitasuna opa diegu".