Bizikleta zaleentzako gunea Garmendipen

Uztarria.eus 2013ko ots. 21a, 11:59

Azpeitiko Udala bizikleta zaleentzako gunea egiten ari da Garmendipen, futbol zelaiaren ondoan, zenbait herritarrek hala eskatuta. Azken asteetan egindako euri jasak tarteko, lurrak denbora beharko du trinkotzeko, eta atzeratu egin da lanak bukatzeko epea. Dena den, aurki izango dute pistaz gozatzeko aukera zaleek.