'Herensugeak: Haritzaren bihotza' eta 'El lado bueno de las cosas' filmak ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2013ko ots. 21a, 11:48

Zapatutik asteartera bitartean sei emanaldi izango dira Soreasu antzokian.

Zapatutik asteartera bitartean, Herensugeak: Haritzaren bihotza eta El lado bueno de las cosas filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Sei emanaldi izango dira guztira, eta zapatuan El lado bueno de las cosas ikusi ahal izango da, 19:30ean eta 22:00etan. Igandean ere bi emanaldi izango dira. Herensugeak: Haritzaren bihotza emango dute 16:30ean, eta El lado bueno de las cosas, berriz, 19:30ean. Astelehenean eta asteartean El lado bueno de las cosas filma eskainiko dute, 21:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren.

Herensugeak: Haritzaren bihotza filma adin guztietako ikusleentzako da. Aldiz, El lado bueno de las cosas 12 urtetik gorakoei dago zuzenduta.