Mikel Aierbek 'Euskal Narratiba Garaikidea' katalogoa osatu du Etxepare Institutuarentzat

Uztarria.eus 2013ko ots. 18a, 18:32

Euskal Antologiak izeneko sail berriko aurreneko bi lanetako bat da azpeitiarrarena eta gaur, astelehena, aurkeztu dute. 

Etxepare Euskal Institutuak Euskal Antologiak izeneko argitalpen sail berriaren aurreneko bi emaitzak aurkeztu ditu jendaurrean gaur, astelehena: Egungo euskal haur eta gazte literatura izenekoa da bata, Jone Arroitajauregirena; bestea, Euskal Narratiba Garaikidea, Mikel Aierberena (Azpeitia, 1980)

Azpeitiarrak 25 idazle hautatu ditu katalogoa osatzeko. Etxepareko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendari Mari Jose Olaziregik azaldu duenez, "laburki adierazi du idazle horiek literaturari egin diote ekarpena, haien poetika eta literaturarekiko duten kontzeptua azalduz".

Euskal narratiba garaikideari eskainitako katalogoa ez da Mikel Aierbek Etxepare Institutuarekin lankidetzan garatu duen lehen proiektua. Iaz, esaterako, Mexikon izan zen Etxepareren eskutik, Our Wars, Short Fiction on Basque Conflict liburua aurkezteko.

Informazio gehiago, Berria.info-n.