Antonio Valenciaren 'Beste zenbait zomorro', Betharramen

Uztarria.eus 2013ko ots. 15a, 18:50

Argazki erakusketa berri bat ikusgai izango da otsailaren 16tik martxoaren 3ra Betharrameko aretoan. Antonio Valenciak intsektuen gertuko planoekin osatutako irudi koloretsu eta biziak dira bertan ikusi ahal izango direnak (behean, horietako batzuk). 'Beste zenbait zomorro' da, hain zuzen ere, erakusketaren izenburua. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara irekiko dute erakusketa.