Labanaz zauritu dute 21 urteko azpeitiar bat

Uztarria.eus 2013ko ots. 13a, 11:13

Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu dutela jakinarazi du, eta delitu aurrekariak zituela esan.

Azken ordukoa (17:31): Atxilotutakoa kartzelara bidali dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atzo goizaldeko ordubiak aldera O.A. 21 urteko azpeitiar gazteak labankada jaso zuen Goiko Kaleko taberna batean zegoela, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten.  

Inauterietako astelehen gauean izan zen gertaera. Artean, Azpeitian helduen mozorro lehiaketa egiten ari ziren. Gertaera Goiko Kaleko taberna batean jazo zen. Antza denez, azpeitiar gaztea festan zebilen. Ertzaintzak aurreratu duenaren arabera, ezezagun bat lapurreta egiten saiatu zen, eta gazteak aurre egin zion. Sabelaldean labankada bat eman, eta alde egin zuen tabernatik erasotzaileak.

Erasotzailea atxilotuta

Azpeitiko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak gertaera ikertzen jardun dute, eta atzo arratsaldeko lehen orduan ustezko erasotzailea atzeman zutela jakinarazi zuten. Segurtasuna Sailaren arabera, 21 urteko gizonezkoa da eta delitu aurrekariak ditu.

Azken ordukoa (17:31): Atxilotutakoa kartzelara bidali dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.