Bertan-ek merkatarientzat ikastaroak antolatu ditu

Uztarria.eus 2013ko ots. 5a, 12:50

Ikastaroetako bat, sare sozialetan merkataritza txikia indartzeko izango da, eta salmentarako bezeroen kudeaketarako psikologi aplikatuaz izango da bestea. Bi ikastaroetan izena emateko azken eguna otsailaren 18a, astelehena, izango da.

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak herriko dendarientzako bi ikastaro antolatu ditu, eta hauetan izena emateko azken eguna hilaren 18a, astelehena, izango da. Inskribatu nahi dutenek 943 02 56 73 telefonora deitu edo bertan@euskalerria.org helbidera idatzi behar dute.

Ikastoroetako bat, sare sozialetan merkataritza txikia indartzeko izango da, eta hilaren 25ean hasi eta martxoaren 22an bukatuko da. Ukabin izango dira saioak, 14:15etik 16:15era. Guztira 40 orduko ikastaroa izango da.

Beste ikastaroa, salmentarako bezeroen kudeaketarako psikologia aplikatuaz izango da. Apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 9an bukatuko da, eta Sindikatu Zaharrean izango dira saioak 14:00etatik 16:30era bitartean. Ikastaro hau ere 40 ordukoa izango da.