Trapu, trapu zaharrak!

Uztarria.eus 2013ko ots. 4a, 12:07

Karnabalak datozela-eta, zapatuan kaldereroen festa izan zen herrian. Haur, gazte eta heldu, zartaginak eskutan hartu eta giro alaian ibili ziren kalez kale. Azpeitiko Gaztetxeko eta Haujijijai festa batzordeko kideek ere hartu zuten parte kalejiran. Musika Banda eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasle eta irakasleak ere atera ziren kaldereroen konpartsarekin. Bestalde, bi karro ere atera zituzten, astoekin.