Beatriz Pozo eta Mirian Quintanaren erakusketa Betharrameko aretoan

Uztarria.eus 2013ko ots. 1a, 18:02

Gaur, otsailak 1, irekiko dute Betharrameko aretoan Beatriz Pozo eta Mirian Quintanaren artelanen erakusketa. Arte eta Diseinu Ikastegiko irakasleak dira Pozo eta Quintana eta bien orain arteko ibilbide artistikoaren bilduma gisa prestatu dute pintura, 'collage'-a edota argazki-inpresioa bezalako teknikekin osatutako lanen erakusketa. Otsailaren 13a arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara. Beheko irudietan, erakutsiko dituzten lanetako batzuk.

---
Arte eta Diseinu Zentroa: Sorrera: 1980. / artetadiseinu@gmail.com / Hasieran Arteak eta Lanbideak zituen jarduera nagusi, gero Irakaskuntza Arautuan aritzeko baimena lortu zuen, Industria-Diseinua eta Barneetako Diseinua emanik. 1992an Arte eta Diseinu Ikastegia bihurtu zen, eta ikastaroak, seminarioak eta moduluak ematen ditu. / Informazio gehiago: http://www.azpeitikokulturmahaia.com/taldeak