Artzain inudeetarako deia

Uztarria.eus 2013ko urt. 30a, 11:54

Konpartsarekin danbor-joleen taldea osatzeko deialdia egin dute. Entseguak ostiralean eta otsailaren 7an, osteguna, izango dira.

Inauterietako Elegante Eguneko artzain inudeen konpartsarekin danbor-joleen taldea osatzeko deialdia ere egin du Udaleko Festa Batzordeak. Danbor taldearen entseguak ostiralean eta otsailaren 7an, osteguna, izango dira, 20:30ean, Itsasi dantza taldearen egoitzan.

Danborra jotzen irten nahi dutenek entseguetara azaldu besterik ez dute. Aldiz, izena eman nahi dutenek udaletxera, kultura bulegora jo behar dute, edota 943 15 70 68 telefono zenbakira deitu.