Beberen kontzerturako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko urt. 30a, 11:45
Igandean, 20:00etan hasiko da Bebe akustikoan kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

Zozketan parte hartzeko Nola du izena Beberen azken diskoak? galderari erantzun behar zaio ostirala, otsailak 1, 10:00ak baino lehen.

Bebek hilaren 3an, igandea, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. 20:00etan hasiko da Bebe akustikoan kontzertua.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Beberen azken diskoak?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostirala, otsailak 1, 10:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Ostiralean bertan jakinaraziko du Uztarria Komunikazio Taldeak saridunaren izena, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.