Corrugados martxan jarri dute, baina langileekin akordiorik itxi gabe

Urola Kostako Hitza 2013ko urt. 29a, 17:35
Corrugados Azpeitiako altzairutegia atzo eguerdian. (NEREA URANGA)

Atzo, astelehena, Corrugados Azpeitiako langile gutxi batzuk lanera joan ziren. Izan ere, joan den ostiralean Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzak Azpeitiko planta atzo martxan jarriko zuela azaldu baitzien langileei.

Baina Enpresa Batzordearekin oraindik ez du akordiorik itxi. Atzo arratsaldean bertan langileen ordezkari sindikalak eta Azpeitiko zuzendaritzak biltzekoak ziren, negoziazio bidean.