Trikiti doinuz agurtu dute Inaxio Bastida 'Etxeberritxo'

Urola Kostako Hitza 2013ko urt. 28a, 09:36
Trikiti doinuz agurtu dute Inazio Bastida 'Etxeberritxo'. (Ibon Errazu)

Ostiral iluntzean eman zioten azken agurra familiakoek eta zenbait trikitilarik, Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian. 

Ostiral iluntzean agurtu zuten Inaxio Bastida Etxeberritxo azpeitiar pandero-jotzailea, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian. Haren senide eta ingurukoekin batera, zenbait trikitilari ere izan ziren haren aldeko hileta elizkizunean, eta amaieran trikiti doinuz eman zioten azken agurra Etxeberritxo-ri.

Joan zen ostegunean hil zen pandero-jotzailea, bihotzekoak jota. 70 urte zituen.