Madalenako errepide zaharra itxita dago, baratzeetan izandako luizi batengatik

Uztarria.eus 2013ko urt. 22a, 17:16

Joan den igandean, San Sebastian egunez, luizia gertatu zen Madalenako baratzeen muinoaren goikaldean. Udaltzaingoa bazkalondoan jabetu zen gertatutakoaz eta suhiltzaileei deitu zieten. Luizia goian egon arren, harkaitz handiak solte gelditu zirela eta lurrak beherako bidean jarraitzeko aukera zegoela ikusita, kostaldetik herrira sartzeko errepide zaharra ixtea erabaki zuten; eta horrela jarraitzen du, itxita. Suhiltzaile eta teknikariak lanean ari dira egunotan, luizia zaintzen.