Helduen danborrada 23:00etan hasiko da

Uztarria.eus 2013ko urt. 19a, 23:18
OƱazbidekoak ateratzeko prestatzen, Sanagustinpean. Orduan oraindik ez zekiten beranduago irtengo zirena.

Euria barra-barra ari du eta azken orduan erabaki dute hasiera atzeratzea. Ibilbidea ere laburragoa izango dute.

Eguraldi oso txarra iragarrita zegoen San Sebastian bezperarako eta, zoritxarrez, iragarpenek ez dute hutsik egin. Euria barra-barra ari da 20:30ak aldetik Azpeitian eta horrek bete-betean eragingo dio sansebastianen hasierari.

Izan ere, 22:15ean hastekoa zen helduen danborrada atzeratzea erabaki dute, azken orduan. 23:00etan hasiko da 26 danbor eta barrika taldeen desfilea. Ohiko tokitik abiatuko dira, Olazko Andre Mariaren plaza aurretik, baina ibilbidea ere laburragoa izango dute. Enparan kaletik jaitsi, eta Erdikaletik zuzenean igoko dira plazaraino, gauerdian bandera igotzeko.