Herriraren ekimenarekin bat egin du hainbat danborjolek

Uztarria.eus 2013ko urt. 18a, 11:28

Bihar, bandera igotzeko ekitaldirako bost minutu falta direnean (23:55), Azpeitiko Herriraren ekimenarekin bat eginez, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira leloa duen pankarta zabalduko dute plazako kioskoan.

Bihar, San Sebastian bezpera, bandera igotzeko ekitaldiaren aurretik, hamabietarako bost minutu falta direnean, Azpeitiko Herrira Herri Bilgunearen ekimenarekin bat eginez hainbat danborjolek Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira leloa duen pankarta zabalduko dute plazako kioskoan.

Herriratik azaldu dutenez, "Herrira mugimendutik giza eskubideak aldarrikatzen ditugu, gatazkaren behin betiko irtenbidea aldarrikatzen dugu, bakea aldarrikatzen dugu. Horretarako, beharrezkoa ikusten dugu euskal preso eta iheslari politikoen egoera gordina aldatzea". Horretan herritarrek badute zeresana Herriraren arabera, "herritarren esku dago gatazka atzeraezina izatea eta benetako soluzioa emango zaiola ziurtatzea, gehiago preso eta iheslaririk ez dela egongo bermatzea".