'El Hobbit' filma izango da ikusgai datozen bi asteburuetan, Soreasun

Uztarria.eus 2012ko abe. 28a, 11:40
'El Hobbit' filmaren kartela.

Guztira zazpi emanaldi izango dira, eta bihar, zapatua, izango da aurrena.

Asteburu honetan eta datorrenean El Hobbit filma izango da ikusgai Soreasu antzokian. Zazpi emanaldi izango dira guztira, zapatu honetan hasita. Bihar, larunbata, 18:30ean eta 22:15ean emango dute El Hobbit. Igandean, hilak 30, berriz, 16:00etan eta 19:30ean. Gero, urtarrilaren 1ean, asteartean, izango da berriro ikusgai, 19:30etik aurrera.

Hurrengo asteburuan ere ikusi ahal izango da El Hobbit. Urtarrilaren 6an eta 7an, igandean eta astelehenean, 19:30ean eta 21:30ean hurrenez hurren.