Judoak eta karateak egoitza berria dute kiroldegian

Uztarria.eus 2012ko abe. 27a, 17:13

Atzo, asteazkena, inauguratu zuten udal kiroldegian herriko judo eta karate taldeek aurrerantzean erabiliko duten gunea. Orain arte igerilekuan aritzen ziren judokak eta karatekak, baina aurrerantzean kiroldegiko azken solairuan kokatu duten gelan izango dute egoitza. Hain zuzen ere, 'spinning' egiten den gunearen gainean tarteko solairu bat atera eta egokitu du gune berria Udalak.

Eneko Etxeberria alkateak eta Manuel Unanue Kirol batzordeburuak inauguratu zuten instalazioa, judoko eta karateko klubetako ordezkariekin. Bi taldeetako kirolariek erakustaldia egin zuten ondoren. Inaugurazioarekin batera, udal ordezkariek oroigarria eman zioten Pedro Guerrari, duela gutxi lortu duen Espainiako Beteranoen mailako judo txapelketagatik eta kirol horretan daraman ibilbide luzea ere aitortuz.