Merezitako agurra, bertsotan

Uztarria.eus 2012ko abe. 18a, 11:45

Atzo, astelehena, Joxe Agirreren hileta elizkizunean bertsoak kantatu zituzten Xebastian Lizasok, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Xabier Euzkitzek eta Amets Arzallusek.

Atzo, astelehena, eman zioten azken agurra Joxe Agirre Oranda-ri, Soreasuko San Sebastianen parrokian egindako hileta elizkizunean. Agirrek azken plaza bete zuen atzokoan, eta Xebastian Lizasok, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Xabier Euzkitzek eta Amets Arzallusek bertso bana kantatu zuten.