Tren Bidea argazki lehiaketaren bigarren edizioa izango da datorren urtean

Uztarria.eus 2012ko abe. 14a, 13:21

Gaur, ostirala, banatu dituzte Tren Bidea Argazki Lehiaketako sariak, eta ekitaldian aurreratu du Maitane Ostolaza Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioko zuzendariak datorren urtean, 2013an, Tren Bidea lehiaketaren bigarren edizioa egingo dutela.

Saridunen izenak urrian jakinarazi zituzten, eta gaur jaso dute irabazteagatik zegokien diploma eta diru-saria. Lehiaketa Javier Fernandezek irabazi du. Bigarrena, Asier Camacho izan da, eta Javier Beristain azkoitiarra hirugarrena. Sariak banatzen izan dira, Maitane Ostolaza fundazioko zuzendaria, Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kidea eta Iñaki Portilla Udal zinegotzia (argazkian daude sarituak eta sariak banatu dituztenak).

Azaroaren 17tik dago zabalik lehiaketara aurkeztu ziren hainbat argazkiz osatutako erakusketa, Trenaren Museoan. 47 argazki daude ikusgai, eta urtarrilaren 31a bitartean egongo da zabalik.