Bertso parrandako azken finalaurrekoa izango da, gaur

Uztarria.eus 2012ko abe. 14a, 11:39

 

Bertso Parranda ere hasi da bukaerara gerturatzen, eta azken finalaurrekoa jokatuko da gaur, ostirala, Errezilgo Letea jatetxean. 23:00etan hasiko da saioa, eta Jolane (Joseba Agirre, Ander Urbieta Lazkao Txiki eta Nekane Zinkunegi) eta Iruxe (Iban, Ruben eta Josu Oiarzabal Xenpelar) taldeak ariko dira nor baino nor.

Iazko garaileei irabazita sailkatu ziren finalerdira Iruxe taldeko kideak. Izan ere, Haritz Garmendia, Txibilter eta Etxaniz kalera bidali zituzten-eta, Jim Clarckeko saioan. 

Finala hilaren 28an izango da gaztetxean, 23:00etan hasita, eta gaurko saioko irabazlea Sipien (Silvia Etxaniz, Jokin Pio eta Eneritz Artetxe) taldearen kontra arituko da txapelketako azken saioan.

---

Erniarraitz Bertsozale Elkartea. Sorrera: 2000. Bailarako bertsozaleek osatzen dute. Helburuak: bertsolaritzari eskolatik hasi eta helduen garaira arte laguntzea. uztarria.com/komunitatea/erniarraitz. Informazio gehiago