Xanti Rodriguez argazkilaria elkarrizketa digitalean izango da, asteazkenean

Uztarria.eus 2012ko abe. 13a, 14:43
Rodriguez asteazkenean Uztarriaren egoitzan izango da.

Azpeitiar argazkilaria elkarrizketa on-linean izango da asteazkenean, abenduak 19, 17:00etatik aurrera, Uztarriaren egoitzan. Bidali zure galderak hona.

Datorren asteazkenean, hilak 19, Xanti Rodriguez argazkilaria Uztarriaren egoitzan izango da elkarrizketa digitalean, 17:00etan hasita.

Azken aldian aktualitateari lotuta dabil Xanti Rodriguez azpeitiar argazkilaria, Fernando Morillorekin elkarlanean Itzalen sua liburua kaleratu duelako, besteak beste. Bere proiektuez-eta hitz egingo du Rodriguezek elkarrizketa on-linean. Bidali ordurako zure galderak hona.