Azpeitiko Gizarte Zerbitzuez bilera informatiboa egingo dute gaur

Uztarria.eus 2012ko abe. 13a, 12:44

Gaur, osteguna, Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. Hainbat herritarrek sortutako Elkar-ekin taldeak antolatu du bilera, eta bertan izango dira Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu Leire Etxaniz eta Gizartegintzako arduradun tekniko Edurne Zubia.

Hainbat herritarrek sortutako Elkar-ekin taldeak Azpeitiko Gizarte Zerbitzuen inguruko bilera informatiboa egingo du gaur, osteguna, 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Bertan izango dira Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu Leire Etxaniz eta Gizartegintzako arduradun tekniko Edurne Zubia. Besteak beste, Udalak eskaintzen dituen laguntza motez, lagunduen perfilaz, arazo nagusien nondik-norakoez eta herritarren eskari eta beharrez arituko dira bileran.