Azpeitia Zumaiaren aurka ariko da erremontean

Urola Kostako Hitza 2012ko abe. 13a, 12:06

Hernaniko Galarreta pilotalekuan Erremonteko Gipuzkoako Lehen eta Bigarren mailako finalak jokatuko dira bihar, ostirala, 18:00etan hasita.

Hernaniko Galarreta pilotalekuan Erremonteko Gipuzkoako Lehen eta Bigarren mailako finalak jokatuko dira bihar, ostirala, 18:00etan hasita. Azpeitiko Ilunpe taldeko erremontistak nor baino nor Zumaiakoen kontra ariko dira. Horiez gainera, Urnietakoek Behar Zanakoen aurka jokatuko dute.