Auzarazaz ariko dira ezohiko udalbatzarrean, gaur

Uztarria.eus 2012ko abe. 13a, 11:28

Udalbatzarreko gai bakarra izango da Arau Osagarrien Auzaraza eremurako plan bereziari behin betiko onarpena ematea. 18:30ean hasiko da bilkura.

Udaletxean ezohiko udalbatzarra da gaur, osteguna, 18:30ean hasita. Bertan landuko duten gai bakarra Azpeitiko Arau Osagarrien Auzaraza eremurako plan bereziari behin betiko onarpena ematea da.

Joan den urrian eman zioten Plan Bereziari behin behineko onarpena. Erabakia aho batez hartu zuten Bilduko, EAJko eta Hamaikabateko ordezkariek.