Valentin Odriozolak irabazi du Euskadiko XV. Txistorra Txapelketa

Uztarria.eus 2012ko abe. 12a, 14:46
Valentin Odriozola gaur Ordizian, txapelarekin. (DELIKATUZ)

Odriozola harategiko harakina da. Ordiziako azokan irabazi du saria. Iaz ere berak irabazi zuen txapelketa.

Valentin Odriozola Azpeitiko Odriozola harategiko harakinak irabazi du Euskadiko XV. Txistorra Txapelketa gaur, asteazkena, Ordiziako azokan.

Txapeldunaz gain, diploma bana jaso dute Asteasuko Jose Maria Beldarrainek (2. sailkatua), Orioko Ignacio Olidenek (3.), Ordiziako Nicolas Lasak (4.) eta Iruñeako Carniceria Eduardok (5.). Guztira 43 ekoizlek aurkeztu dituzte hestekiak lehiaketara, Gipuzkoakoak 31 eta Nafarroakoak 12.

Bigarren urtez jarraian itzuliko da Odriozola Ordiziatik Euskadiko txapelarekin, 2011n ere berak irabazi baitzuen saria.