'Golpe de efecto' eta 'Freddy Igeldegi' asteburuko filmak

Uztarria.eus 2012ko abe. 12a, 11:49

Zapatutik astelehenera bitartean bost emanaldi izango dira. Bi filmak adin guztietako ikusleentzako dira.

Zapatutik astelehenera bitartean Golpe de efecto eta Freddy Igeldegi filmak ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Zapatuan, hilak 15, Golpe de efecto ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, Freddy Igeldegi 16:30ean, eta Golpe de efecto 19:30ean. Astelehenean, 21:30ean, Golpe de efecto emango dute. Bi pelikulak adin guztietako ikusleentzako dira.