Casiana Berasategik 100 urte bete ditu

Uztarria.eus 2012ko abe. 11a, 17:44

Casiana Berasategi Arrieta lekaimeak 100 urte bete ditu gaur, abenduak 11. Horrelakoetan ohi duenez, Udalak omenalditxoa egin dio. Eneko Etxeberria alkatea, Leire Etxaniz eta Iñaki Portilla zinegotziak eta Edurne Zubia Gizarte Zerbitzuetako teknikaria Olazko komentuan izan dira goizean, lore sorta handi bat -hura eskuetan duena da Casiana- eta egurrezko oroigarria emateko. Udal ordezkariarekin batera, Casianaren familia eta Olazko komentuko gainontzeko lekaimeak ere izan dira urtebetetzea ospatzen. Zorionak, Casiana! (AZPEITIKO UDALA)