'Gaurkoa nola, biharkoa hala'

Uztarria.eus 2012ko abe. 11a, 13:38

Urola Erdiko Mankomunitateak auzo-konposta eta auto-konposta sustatzeko kanpaina jarri du abian. Horren harira, egin dute bideo hau, eta bertan agertzen dira, besteak beste, Fernando Bereziartua, Pedro Otaegi eta Mikel Aranburu azpeitiarrak.

Urola Erdiko Mankomunitateak Gaurkoa nola, biharkoa hala lelopean eskualdeko biztanleak auzo-konposta eta auto-konposta egitera animatzeko kanpaina jarri du abian. Horren harira, egin dute bideo hau, eta bertan, dagoeneko, auto eta auzo-konposta egiten duten eta aurrerantzean parte hartuko duten eskualdeko hainbat bizilagun agertzen da. Besteak beste, Fernando Bereziartua, Pedro Otaegi eta Mikel Aranburu azpeitiarrak.