AZ/DZ eta Gabba Gabba Hey taldeen kontzertuetarako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko abe. 11a, 11:38

Zozketan parte hartzeko Zein talderen bertsioak egiten dituzte AZ/DZ eta Gabba Gabba Hey taldeek? galderari erantzun behar zaio osteguna, hilak 13, 10:00ak baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita. Sanagustin kulturgunean izango dira kontzertuak.

Uztarria Komunikazio Taldeak zapatuan, hilak 15, Sanagustin kulturgunean izango diren AZ/DZ eta Gabba Gabba Hey taldeen kontzertuetarako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere bazkideen artean. 23:00etan hasiko dira kontzertuak.

Uztarriak zozkatuko dituen kontzertuetarako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zein talderen bertsioak egiten dituzte AZ/DZ eta Gabba Gabba Hey taldeek?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostegunean, hilak 13, 10:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunaren izena, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunari zuzenean adieraziko zaio; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.