Tuba Jaialdi "arrakastatsua"

Uztarria.eus 2012ko abe. 10a, 11:26

Aurtengo Tuba Jaialdiaren baitan hainbat ekimen egin dute asteburuan, eta "arrakastatsua" izan dela adierazi dute antolatzaileek. Ostiralean, tubaren inguruko ikastaroa eman zuten, eta ikastaroari bukaera emateko, Brassband kontzertua eskaini zuten Sanagustin kulturgunean. Gero, afaria egin zuten Arauntza elkartean.

Zapatuan, berriz, 09:30ean hasi eta, beroketa, teknika lanketa, hamaiketakoa, erakusketa, entsegua, bazkaria eta kontzertua izan zituzten parte hartzaileek. Soreasu antzokian izan zen kontzertua eta 100 bat lagun bertaratu ziren. Kontzertuarekin batera, antzerkiaz ere gozatu ahal izan zuten ikusleek.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiote "Tuba Jaialdiko zati izan direnei, eta baita jaialdia posible egin dutenei ere".

Metal Boskotea

- Sorrera: 2003.



- Webgunea: 'http://azpeitikometalboskotea.blogspot.com/'


- Harremanetarako: Agustin Jimenez, 636801991
.

- Historia: musika mota guztiak jorratu nahi ditu: musika klasikoa, euskal kantak... Metal boskote eta organu kontzertuak egiten ditu. Horrez gain, Tuba jaialdia antolatzen laguntzen du, Euskal Herriko maisu handienen laguntzarekin.