Rodriguez eta Morillo, Durangoko Azokan

Uztarria.eus 2012ko abe. 7a, 11:33

Atzo, osteguna, zabaldu zuten 47. Durangoko Azoka, eta jende ugari ibili zen goizean zein arratsaldean Landako Gunean. Azpeititik hainbat lagun bertaratu zen eta, tartean ziren Emakumeen Txokoak antolatutako autobusen joandakoak.

Xanti Rodriguez argazkilaria eta Fernando Morillo idazlea ere han ziren atera berri duten Itzalen Sua liburua eta DVDaren harira, Gaumin argitaletxearen postuan. Haiekin zen, gainera, liburuko zein DVDko argazkietako protagonista bat: Oihana Maritorena. Argazkian, Morillo, Maritorena eta Rodriguez.