Bilbora irteera antolatu du Arte eta Diseinu zentroak

Uztarria.eus 2012ko abe. 7a, 11:22
Boteroren koadroetako bat.

Datorren igandean, hilak 16, Arte Ederren Museora joango dira, Fernando Boteroren erakusketa ikustera. Izena eman daiteke dagoeneko.

Azpeitiko Arte eta Diseinu Zentroak Bilboko Arte Ederren Museora bisita antolatu du abenduak 16,  iganderako. Fernando Boteroren erakusketa ikustera joango dira. 

Irteera Azpeitiko anbulatorio aurretik izango da, 08:30ean, eta Azkoitiko Eroski txikiaren aurrean 08:40ean. Parte hartzeko 12 euro ordaindu behar da. Prezio horretan autobuseko bidaia eta muserako sarrera sartzen dira.

Izena emateko 943 81 28 08 zenbakira edo 669 41 4025 (Beatriz) telefonora deitu behar da.