Ekain Artolak irabazi du Zuloak eta Bizardunaken kontzertuetarako sarrera bikoitza

Uztarria.eus 2012ko abe. 6a, 11:26

Zuloak taldearen dokumentala nork zuzendu duen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak.

Zapatuan, hilak 8, Zuloak eta Bizardunak taldeek Sanagustin kulturgunean eskainiko dituzten kontzertuetarako sarrera bikoitz bat zozkatu du Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean, eta Ekain Artola izan da zozketaren irabazlea. 23:00etan hasiko dira kontzertuak kulturgunean.

Zuloak taldearen dokumentala nork zuzendu duen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Fermin Muguruza da.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarakoklikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.