Azpeitiarren lanak 47. Durangoko Azokan

Uztarria.eus 2012ko abe. 5a, 13:13

Bihar, osteguna, irekiko dute azoka eta igandera bitartean egongo da zabalik. Azpeitiarren hainbat lan izango da eskuragarri Landako Gunean.

Zabaltzear da euskal kulturaren erakusleihoa. Zabaltzear da 47. Durangoko Azoka. Bihar, osteguna, irekiko ditu asteak Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen 47. Azokak, eta abenduaren 9ra, igandea, bitartean euskal idazleen, musikagileen, argitaletxeen, banatzaileen, diskoetxeen, erakundeen, eta, oro har kultur eragileen topagune izango da Durangoko Landako Gunea.

Azpeitiarrek ere izango dute euren lekua azokan. Aurreko urteetan argitaratutako lanak zein aurten, 2012an, kaleratutakoak eskuratu ahal izango dira bertan. Hemen azpeitiarrek aurten argitaratu dituzten lanen zerrenda:

Zozoen Elea. Elustondo, Miel Anjel. Utriusque Vasconiae (2012)

Plazer bat izan duk, Benito!. Aristi Urtuzaga, Pako; Markez, Mikel. Elkar (2012)

Independentziaren paperak. Aristi Urtuzaga, Pako. Erein (2012)

Our Wars. Short Fiction on Basque Conflict. Mikel Aierbe. Renoko Unibertsitatea (2012)

Abbadiaren sekretua. Morillo Grande, Fernando. Gaumin (2012)

Zonbia San Mamesen. Morillo Grande, Fernando. Gaumin (2012)

Itzalen sua. Morillo Grande, Fernando; Rodríguez, Xanti; Diabulus in Musica. Gaumin (2012)

Arrazoia ez dago edukitzerik. Segurola Amutxastegi, Iñaki. Alberdania (2012)

Sacamantecas nuen aita. Arana, Aitor. Txalaparta (2012)

Patanjaliren Yoga Sutrak. Arregi Olaizola, Joxe; Egiluz Bergara, Kepa (itz.). Ibaizabal (2012)

Autobusa Azpeititik

Udal Liburutegiak eta Emakumeen Txokoak Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu dute biharko. Anbulatorio aurretik abiatuko da 10:00etan, eta 18:30ean itzuliko da Azpeitira.