Hiru film ikusi ahal izango dira ostegunetik astelehenera bitartean

Uztarria.eus 2012ko abe. 5a, 10:47

Osteguna, abenduak 6, hasi eta astelehena bitartean Hotel Transilvania, La Saga Crepusculo: Amanecer (2. zatia) eta Argo filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Guztira, zortzi emanaldi izango dira.

Bihar, ostegunean hasi eta astelehenera bitartean Hotel Transilvania, La Saga Crepuscolo: Amanecer (2. zatia) eta Argo filmak ikusi ahal izango dira ostegunetik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian.

Bihar, abenduak 6, hiru emanaldi izango dira. Hala, 16:30ean Hotel Transilvania ikusi ahal izango da. Gero, 19:30ean eta 22:00etan, La Saga Crepusculo: Amanecer (2. zatia) emango dute. Ostiralean, emanaldi bat izango da, eta La Saga Crepusculo: Amanecer (2. zatia) eskainiko dute, 22:00etatik aurrera. Zapatuan, abenduak 8, Argo ikusi ahal izango da, 22:00etan hasita. Igandean, Hotel Transilvania eta Argo emango dituzte, 16:30ean eta 19:30ean, hurrenez hurren. Azken emanaldia astelehenean izango da, 21:30etik aurrera, eta Argo filma ikusi ahal izango da.

Hotel Transilvania adin guztietako ikusleei dago zuzenduta. La Saga Crepusculo: Amanecer (2. zatia) 12 urtetik gorakoentzako da, eta Argo, berriz, zazpi urtetik gorakoentzako.