'Gure inguruari begirada bat' lehiaketako sariak banatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2012ko abe. 4a, 11:27
Lehiaketako irabazleak. (Azkoitiko Udala)

Guztira hamabi argazkilari saritu zituzten, lehen sektorearekin eta landa eremuarekin lotutako argazkien bidez. Abenduaren 10etik 16ra agrazkiak Azpeitian izango dira ikusgai.

Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek eta bi herrietako Agenda 21ek antolatzen duten Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketako sariak banatu zituzten joan den larunbatean. Guztira hamabi argazkilari saritu zituzten, lehen sektorearekin eta landa eremuarekin lotutako argazkien bidez.

Gai horiek modu positiboan landu dituzten argazkien sailean Mikel Zengotita azkoitiarrak, Iñaki Etxenagusia azpeitiarrak, Joseba Alberdi azkoitiarrak, Juan Joxe Agirre azpeitiarrak, Javier Beristain azkoitiarrak eta Iñaki Aranburu azpeitiarrak jaso dute saria. Negatiboki landu dutenen artean, berriz, Iñigo Olarte azpeitiarrak, Mikel Zengotitak, Jose Luis Lopetegi azpeitiarrak, Carlos de Cosek, Jexux Artola azpeitiarrak eta Imanol Materola zumaiarra dira saridunak.

Saridunen argazkiak eta lehiaketan parte hartu dutene gainontzekoenak Azkoitiko Torre Zuri erakustokian daude ikusgai, igandera bitartean. Astean zehar, 17:30eatik 19:30eara bitartean egongo da zabalik erakusketa, eta abenduak 8 eta 9an 12:00etatik 14:00etara artean. Ondoren, Azpeitira eramango dute erakusketa; abenduaren 10etik 16ra bitartean egongo dira ikusgai argazkiak; astean zehar 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteburutan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Erakusketa osatzeko aukeratu diren beste hamabi argazkiren egileak Javier Beristainenan, Iñaki Aranburunena, Igor Froilanena, Mikel Zengotitarena, Juan Joxe Agirrerena (bi argazki), Angel Olabarria azpeitiarrarena, Carlos de Cosena eta Valen Garcia azpeitiarrarenak dira. Saria irabazi dutenek 100 euro jaso dute, eta erakusketarako aukeratu izan direnek 50 euro