Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola nagusi, Hernaniko Gazteen Dantza Txapelketan

Uztarria.eus 2012ko abe. 3a, 12:07

Atzo, igandea, jokatu zen txapelketa Hernanin. Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal azpeitiarrak izan ziren bigarren, eta Julen Badiola eta Ihintza Iturri hirugarren. 

Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, XVIII. Gaz­te­en Dantza Txapelketa izan zen atzo, igandea, Hernanin. Sei pausoko bina pieza dantzatu zituzten 8 eta 15 urte bitarteko 16 bikotek. Azpeitiarrak izan zi­ren nagusi, lehenengo hiru sariak irabazi zituzten-eta. Ioritz Gala­rraga eta Laura Olaizola izan ziren aurrenak; Mikel Subi­nas eta Miren Ibarzabal bigarrenak, eta Julen Badiola eta Ihintza Iturri sailkatu ziren hirugarren postuan.