Umeen eta familien meza egingo dute bihar

Uztarria.eus 2012ko aza. 30a, 11:45

19:30ean izango da Parrokian. Aurretik, 18:30ean ohiko meza izango da.

Bihar, zapatua, 19:30erako elizkizun berezia du Azpeitiko Parrokiak. Izan ere, umeen eta familien meza egingo dute, Azpeitiko Parrokian bertan. Abendu garaiko elizkizuna izango da. Baina, aurretik, 18:30ean, Parrokian, ohiko meza izango dela azaldu dute eliztarrek.