Loiolako liburutegia irekita egongo da azterketa garaiko asteburuetan

Uztarria.eus 2012ko aza. 29a, 14:05
Ezkerretik eskubira, Txema Vicente Loiolako Erretore Nagusia, Mari Jose Iturria Udaleko Hezkuntza batzordeburua eta Olatz Berasategi Loiolako Artxiboko zein liburutegiko zuzendaria.

Asteburu honetan hasi eta urtarrilaren 20a bitarteko zapatu eta igandeetan irekita egongo da. Abenduaren 8an, zapatua, itxita egongo da jai eguna delako.

Asteburu honetan hasi eta urtarrilaren 20a bitarteko zapatu eta igandeetan zabalik izango da Loiolako liburutegia. Abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren Eguna, itxita egongo da. Gainontzeko egunetan, astelehenetik igandera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara egongo da irekita. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, "herriko ikasleen eskariari erantzuna eman ahal izateko lotu dute akordioa Udalak eta Loiolako Erretoretzak".