Erosketetan %5eko deskontua izango dute Bertan txartela erabiltzen dutenek

Uztarria.eus 2012ko aza. 27a, 12:53
Bertan Merkatari Elkarteko txartelarekin egingo dituzte deskontuak.

Atzo, astelehena, hasi zuten kanpaina berria eta abenduaren 2a bitartean izango da deskontua Bertan Elkarteko dendetan.

Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Horrenbestez, azaroaren 26an hasi eta abenduaren 2a bitartean, Bertan Elkarteko dendetan Bertan txartela erabiltzen dutenek %5eko deskontua izango dute.