Nola egin zen 'Itzalen sua'?

Uztarria.eus 2012ko aza. 23a, 12:00

Itzalen sua disko-liburua aurkeztuko dute Xanti Rodriguezek eta Fernando Morillok azaroaren 30ean Durangon. Gero, urtarrilaren 10ean izango da aurkezpena Azpeitian, Sanagustin kulturgunean.

Rodriguezek eta Morillok ekoitzi dute proiektua, eta antzezle lanetan aurpegi ezagun asko aritu dira: Iban Garate, Oihana Maritorena, Xabier Euzkitze, Nerea Garmendia, Su ta gar eta baita azpeitiarrak ere: Alaitz Olaizola, Gurutze Eizmendi, Idoia Uranga, Erika Olaizola, Ane Arenas, Igor Aranbarri eta Kepa Urbieta.

Goian Itzalen sua lanaren making off-a.